You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Fundación BBVA
Babeslea: Babesle: Fundación BBVA

Ba al zenekien...?

Iraganarekin topaketa orainaren bitartez

Didaktika ikusgai dauden erakusketak osatzeko testuingurua eta jarduerak eskaintzen dituen ekimena da. Espazio didaktiko hau Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketarako diseinatu da, eta gaur egungo ikuspuntutik aztertzen ditu XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako errealitate sozial, politiko eta ekonomikoaren hainbat alderdi, gaurkotasun handia baitute oraindik ere. 

Foto 1

Paul Cézanne
Madame Cézanne, ca. 1885–87
Olio-pintura mihise gainean, grafito arrastoekin
55,5 x 46 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.5
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 2

Lagun talde bat selfie bat egiten
© E+/Getty Images

Erretratua

Erretratua eta selfiea

Historikoki, artista bati erretratu bat egiteko agintzea, hura marraztua, pintatua edo zizelkatua izan, klaserik boteretsuenen esku egon da. Alabaina, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, genero artistiko horrek eraldaketa itzela jasan zuen: artistek egunerokotasunean ipini zuten arreta, eta haien ingurukoak ziren modeloak irudikatzen hasi ziren: hala nola, familiakoak edo lagunak. Adibidez, Paul Cézanne-n Madame Cézanne (ca. 1885–87) lana artista frantsesak bere emazte eta musa Hortense Fiquet-i egindako erretratu ugarietako bat da. 

Gaur egun, 100 urtetik gora igaro diren honetan, etengabe jarduten gara beste pertsonentzako edo geuretzako posatzen. 1826 aldera asmatu zen argazkigintza, eta kamaradun lehen telefono mugikorra 2000. urtean merkaturatu zen. Gailu horien nahiz tablet edo antzekoen bitartez, aski modu erosoan atera diezazkiokegu argazkiak geure buruari. Batzuek norbere adierazpenaren gaur-gaurko ikono gisa definitzen dute selfiea; beste batzuek, artean, gero eta azalekoagoa, indibidualistagoa eta egozentrikoagoa den gizarte baten islatzat dute. Zein da zure iritzia?

Foto 3

Édouard Manet
Ispiluaren aurrean (Devant la glace)1876
Olio-pintura mihise gainean
93 × 71,6 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.27
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 4

Emakumeak irribarrez
© Blend Images/Getty Images

Edertasuna

Edertasun-ereduen garapena

Edertasun kanonak aldatzen joan dira historian zehar, kultura eta belaunaldi desberdinen gustu eta aukeren arabera. Antzinako arte greziarrak, esaterako, “ideal”tzat zituzten proportzio zehatzeko giza gorputzaren arketipoa sustatzen zuen. Édouard Manet-en Ispiluaren aurrean (1876) artelanak, ispiluan bere buruari beha dagoen emakume baten intimitatea agertzeaz gain, Europan XIX. mende bukaeran gailentzen zen emakumearen edertasun-eredua irudikatzen du: besteak beste, azal zuriak eta gerri finak ezaugarritzen zuten; azken hori kortseen bidez lortzen zen. XIX. mendearen amaiera aldaketa- eta modernitaterako trantsizio-aldia izan zen Parisen. Garaiko modarekin engaiatzeaz gain, espazio pribatua irudikatzera ausartu ziren artisten artean zegoen Manet. Haren modeloa erdi biluzik egoteak, azala agerian, irauli egin zuen biluzi klasikoa. Edertasunaren zer nozio dago XXI. mendean emakume eta gizonentzat? Nork finkatzen ditu irizpide horiek?

Foto 5

Pablo Picasso
Le Moulin de la Galette, Paris, ca. 1900eko azaroa
Olio-pintura mihise gainean, 89,7 × 116,8 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.34
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid, 2018
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 6

Harrotasunaren Eguna San Frantziskon
© Meera Fox/Getty Images Entertainment

Aniztasuna

Orientazio sexuala eta genero identitatea

XIX. mendean, errepresio sexualak eta moraltasun bikoitzak hartzen zuten bizitza publikoa Frantzian: Pariseko kafe eta gau-klubak ziren salbuespena, esaterako, Pablo Picassok 1900ean irudikatutako Le Moulin de la Galette; halako tokietan, promiskuitatea eta sexu bereko bikotekideekin esperimentatzea ez zen gaitzesten. Dantzatoki ezagunak eta haren glamour trauskilak erakarri egiten zituen abangoardiako artistak, eta Picasso gazteak jende-andanaren energia atzitu zuen haren gau-eszenan.

Gaur egun, askok sustatzen dute sexu-aniztasuna, eta LGTBI+ mugimenduak pertsona homosexual, bisexual, transgenero eta intersexualen eskubideak bultzatzen ditu. Ba al dakizu munduko zein hiritan ospatzen den Harrotasun Eguna?

Foto 7

Pierre-Auguste Renoir 
Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche)1871
Olio-pintura mihise gainean,
92,6 × 65,4 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.68
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 8

Britainia Handiko Alderdi Laborista emakumearen boto eskubidea
eskuratu zeneko mendeurrena ospatzen
© Dan Kitwood/Getty Images News

Berdintasuna

Emakumea: musa izatetik sortzaile izatera

Renoirren Emakumea perikitoarekin (1871) artelaneko figurak XIX. mende bukaerako emakumezkotasun burgesaren eredua irudikatzen du: hala ere, emakume hori urrezko kaiola metaforiko batean itxita senti liteke, bere esku finetan hartzen duen perikitoarenaren antzeko batean. Garai hartako emakume frantziarrei zegozkien etxeko ardurak, hein handiago edo txikiagoan, eta ez zuten eskubide politiko, ekonomiko edo sozialik ia. Ikusizko artean, musatzat jotzen ziren orokorrean (Renoirren lanean, kasu), eta irakurle eta ikusle gisa sailkatzen ziren; alabaina, egon baziren emakumeak, Mary Cassat, Eva Gonzalès eta Berthe Morisot adibidez, XIX. mendean artista gisa ezagunak izateko lanean jardun zirenak, eta inpresionismo frantsesarekin lotzen direnak. 

Gaur egun, emakume artisten sustapena handiagotzen ari da kultur instituzioetan, bai eta emakumeon eskubideen defentsa zabala ere, gizartearen arlo guztietan. Genero berdintasunerantz aurrerapausoak emanagatik, ordea, generoko soldata-arrakala eta kristalezko sabaia oraindik ere existitzen dira XXI. mendean, eta horren ondorioz, emakumeei zail suertatzen zaie lan-merkatuan gora heltzea. Zer oztopo gainditu behar dira oraindik genero berdintasuna eskuratzeko?

Foto 9

Henri Rousseau
Futbolariak (Les joueurs de football)1908
Olio-pintura mihise gainean
100,3 x 80,3 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York 60.1583
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 10

Nerabea bideo-joko batekin jolasean
© Image Source/Getty Images

Aisia

Aisia eta errealitate birtuala

Henri Rousseau-ren Futbolariak (1908) margolana egiteko, Henri Rousseau-k Frantzia eta Ingalaterraren arteko nazioarteko lehen futbol partida izan zuen ispirazio iturri ziur asko; “Le Crunch” izenez ezaguna da partida hori, eta 1906an jokatu zen lehen aldiz Parisen. Besteekin jokoen bitartez harremanetan egoteko dugun modua asko aldatu da azken mendean. Taldeko aisia izatetik, kasu honetan Rousseauren obran kanpoan dagoen toki publiko batean irudikatua, etxeko aisialdi indibidualistara igaro gara XXI. mendean. Azken urteetan izugarri zabaldu dira joko digitalak: punta-puntako teknologiak plataforma digitalik ezagunenak bilakatu ditu, belaunaldi gazteenentzako bereziki. Are gehiago, errealitate birtualaren garapenak “arte birtuala” deritzonaren baitan sortu diren sorkuntza eta adierazpide artistikorako forma berriei bide egin die: artistek errealitate areagotua, 3D edo 360º bideoak baliatzen dituzte, eta artelanez unean-unean eta doan goza daiteke munduko edozein tokitatik, plataforma digitalen bitartez; baina horrez gain, errealitate birtualak interakzio sozial mota berri bat ekarri du: harreman birtualak. Zer neurritan uste duzu sustatzen dutela teknologiek interakzio soziala? Uste duzu hori galarazten dutela?

Foto 11

Édouard Vuillard
Place Vintimille, 1909–10
Olio-pintura kolarekin Kraft paper marroiaren gainean, mihise gainean muntatua
Bi panel; ezkerrekoa: 200,1 × 70 cm; eskuinekoa: 200,2 × 70 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.74
© Édouard Vuillard, VEGAP, Bilbao, 2018
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 12

Miquel Navarro
Zure mundua, zure hiria (Tu mundo, tu ciudad), 2003
Aluminioa
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Hiria

Hiri-zabalkuntzaren gorakada

XIX. mendean, landa utzi eta hirietako industrietan lan bila joandako langileen exodoak erabat aldatu zuen Europako hirien egoera. Aristokrazia eta burgesia etxe sendoetan bizi zen, ongi argiztatutako kale zabaletan, hondakin sistemarekin; bitartean, langileak pilatuta bizi ziren, egoera osasungaitzetan, hiri-plangintzaren printzipiorik gabe eraikitako kale estuen sareetan. Place Vintimille obrak, Édouard Vuillard-ek 1909–10ean margotu zuenak, garai hartako auzo burges paristar ohiko bat irudikatzen du.

Hiriak berrikuntza, aurrerabide, aldaketa eta kulturen arteko elkarbizitzaren gune ziren eta dira oraindik ere, baita kaos, eldarnio eta aglomerazioaren guneak ere. Azken hamarkadetan, gainera, Mexiko Hiria, Delhi, Shanghai, Tokio eta Jakarta bezalako megalopoliak garatu dira, 20 edo 30 milioitik gora biztanlerekin. XX. mendearen amaieran, munduko biztanleriaren %45 hirietan bizi zen, eta Nazio Batuen arabera, ehuneko hori %70 arte handituko da 2050. urterako. Zer inpaktu du ingurunean hedakuntza horrek? Nola eragiten dio gure eguneroko bizitzari?

Jarduerak

Foto reflexiones compartidas

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Arte arduradunen ikuspegia
Irailak 21, ostirala, 14:00. Megan Fontanella, erakusketaren komisarioa

Funtsezko kontzeptuak
Urriak 3, asteazkena, 18:30, Luz Maguregui, erakusketaren komisarioa

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago

Foto Conferencia Thannhauser

HITZALDIA: THANNHAUSER BILDUMA

Irailak 19, asteazkena, 18:30

Megan Fontanella, Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketaren komisarioa eta Solomon R. Guggenheim Museum-en arte-arduraduna den aldetik, Bilduma honetako obrez eta Thannhauser familiaren jarduerez eta arte modernoarekin zuten loturaz arituko da.

Lekua: Entzungela

Informazio gehiago

Foto taller musical

SORMEN-SAIOAK [+18] MUSIKA TAILERRA: ISLAK

Azaroko larunbatak, 18:00

Har ezazu parte bi eguneko tailer honetan; bertan, xix. mende amaierako eta xx. mende hasierako musika eta erritmo egungoenek bat egingo dute.

Lekua: Hezkuntza Gela

Informazio gehiago

Baliabideak

Audioguía y guías adaptadas

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Entzuteko guida guztiak aditu

visitas-expres

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez; gutxienez 5 (helduera ordenaren arabera)

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean