Emakume ilehoria | Pablo Picasso | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

2018.09.21 - 2019.03.24

1963an, Europan eta Estatu Batuetan arte modernoko salerosle gisa karrera nabarmena egin ondoren erretiratuta, Justin K. Thannhauserrek (1892–1976) iragarri zuen bere arte bilduma pribatuko funtsezko artelanen multzo bat —ehun bat urte hartzen ditu—dohaintzan emango ziola New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-i. Hilde Thannhauserrek (1919–1991), Justinen alargunak, beste koadro batzuk eman zizkion dohaintzan erakundeari geroago, 1984an eta 1991n. Gaur egun, Guggenheimeko Thannhauser Bildumak Frantziako XIX. mendearen amaierako eta XX. hasierako abangoardiako lanen gaineko ikuspegi garrantzitsua eskaintzen digu, Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Vincent van Gogh eta beste zenbait margolarirekin hasita; guztien xedea izan zen artea genero akademikoetatik libratzea, eta guztiek bereganatu zituzten gai eta teknika modernoak. Mendearen bukaeran esperimentu iraultzaileak egin zituzten materialekin eta metodoekin, eta hartara, bidea egin zuten hurrengo mendeko estilo guztiz berriak gara zitezen, Georges Braque eta Pablo Picasso, beste artisten artean, lehen mailan agertu zirenean. Erakusketa honetan lehen aldiz dago ikusgai Thannhauser Bilduma ospetsuaren zati garrantzitsu bat New Yorketik kanpo, duela berrogeita hamar urte baino gehiago Guggenheim Museumen kokatu zenetik; sorta honek argiro azpimarratzen du Thannhauser familiaren legatua beren garaiko artearen babesle gisa. Justinek bildumaz esan zuen bezala, “Estimatzea espero dut. Nire bizitza osoa da”.

—Megan Fontanella, Arte Moderno eta Artelanen jatorrien Arte Arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum Erakusketa hau Solomon R. Guggenheim Foundation-ek antolatu du, eta artelan guztiak haren Bildumakoak dira.


#ThannhauserGuggenheimBilbao

Pablo Picasso
Emakume ilehoria (Femme aux cheveux jaunes), Paris, 1931ko abendua
Olio-pintura mihise gainean
100 x 81 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma, honen dohaintza: Justin K. Thannhauser 78.2514.59
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid, 2018

Erakusketa

haere-mai

Paul Gauguin
Haere Mai, 1891
Olio-pintura jutezko mihise gainean
73 × 92 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.16
Argazkia: © Solomon R.
Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Emakumea perikitoarekin

Pierre-Auguste Renoir
Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche), 1871
Olio-pintura mihise gainean, 92,6 × 65,4 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.68
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

montanas-de-saint-remy

Vincent van Gogh
Saint-Rémyko mendiak (Montagnes à Saint-Rémy), Saint-Rémy-de-Provence, 1889ko uztaila
Olio-pintura mihise gainean, 72,8 × 92 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.24
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Bidearen amaieran

Pablo Picasso
Bidearen amaieran (Au bout de la route), Bartzelona, ca. 1899–1900
Olio-pinturazko lausodura eta Conté ziria paper berjuratuaren gainean, 47,1 × 31,3 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.33
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid, 2018
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Partekatu